FICHA TÉCNICA
PRODUCCIÓN
Jon Ander Urresti
DIRECCIÓN
Matxalen de Pedro
INTÉRPRETES
Maite Mugerza, Txubio Fernández de Jauregi, Jon Ander Urresti
AÑO
2026
DISEÑO SONORO
Asier Renteria
Botereak bere kontakizunak saltzen dizkigu: elkarri kontra egiten dioten fikzioak, bata bestearen barruan sartzen direnak, eta azkenean gure bizitza osatzen dutenak. Sinesgarriak izaten saiatzen gara, erritmoari jarraitzen; beti pixka bat harago, beti pixka bat lehenago…
Askok, kolapsoaz hitz egitean, sistema osoaren amaiera aipatzen dute. Guk, ordea, erantzuten dugu fikzioa infinitua eta moldakorra dela. Stocka etengabe berritzen da, joera berriak etengabe agertzen dira. Agian ezin izango dugu apokalipsia lehen lerrotik ikusi, baina irudimenaren eraikuntza ahul hau zabaldu dezakegu, eta haren zentzugabetasunaz barre egin.