FICHA TÉCNICA


DIRECCIÓN y DRAMATURGIA
Jon Ander Urresti

AÑO
2020

DISEÑO SONORO
Asier Renteria

IMAGEN
Arriguri

700 urtetik gora dituen Bizkaiko baserririk zaharrenaren aurrean bizi naiz, atez-ate. Edo honetaz geratzen den harri eta haga erorien aurrean. Gure familiaren azken belaunaldiko elkarren arteko gatazkek utzi zuten 1800 metro karratuko baserria arkeologia objektu bihurtzen.Baserri bat gelditzen den momentuan erortzen hasten baita. Zortez, akzioak erreproduzitzeko dokumentu batzuk kontserbatzen ditugu: lan tresnak. 

Tresna hauek, lanaren nostalgiaren inguruan zabalduko digute gogoeta: Gure arbasoak baserria zutik mantentzen zuten akzio hutsa ziren, lana. Akzio hauek ote dira gure ondarerik handiena?Baserritarren bilobak aktoreak dira gaur egun: eszenaren bizitza, akzio eta tresna horien oi-hartzunaren erabilera bilatzen duten baserritar posmodernoak. Egungo gaia da baserriarekin dugun gaztaka: erabilera galtzen ari den ondarearekin zer egin?